77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Enplegua kontratatzeko diru-laguntzen deialdiaren laburpena. 2016. urtea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 303709.

Enplegua kontratatzeko diru-laguntzak, 2016. urterako.

A.–Onuradunak: Orkoiengo pertsonak, beste enpresa fisiko edo juridiko batzuek kontratatuak.

B.–Xedea: Enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Orkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

C.–Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D.–Zenbatekoa: Zenbatekoa, guztira 10.000 euro.

E.–Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko abenduaren 31 arte.

Orkoienen, 2016ko otsailaren 18an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1604615