77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Azpiegitura erradioelektrikoen ezarpena eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2016ko apirilaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Elon azpiegitura erradioelektrikoen ezarpena eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elon, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1604676