77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Edateko uraren hornidura, saneamendu eta estolderia zerbitzuaren gaineko erregelamendua. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2015eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Edateko uraren hornidura, saneamendu eta estolderia zerbitzuaren gaineko erregelamendua. Iragarkia 2015eko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

ERANSKINA

Martzillako Udalaren Edateko uraren hornidura, saneamendu eta estolderia zerbitzuaren gaineko erregelamendua (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1603676