77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Cabredoko Udalak, 2015eko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala egitea Cabredoko Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuetan, Eduardo Marquinez Sanchok, Sonia Mariñoso Leorzak, José Ignacio Gil Corresek eta Justina Arana Aguadok eskaturik. Haren arabera, indarrean diren hirigintzako determinazioak aldatuko dira, 30. jarduketa eremua ezabatuz eta lur hori jarduketa eremu mugakideetan (29 eta 30) sartuz. Horrela, indarrean diren hiru jarduketa eremuen multzoa (29, 30 eta 31) ordeztuko dute bi jarduketa eremu berriek (34 eta 35), eta, ondorioz, bideragarria izanen da interesdunek eskatutako banantze-elkartzea.

Agiria jendaurrean paratu zen, eta inork ez zuen erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi zen 2016ko martxoaren 21ean egin bilkura arruntean.

Argitara ematen da behin betiko onetsitako dokumentazioa, idatzizkoa eta grafikoa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Cabredon, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

ERANSKINA

Lurzatien zedulak eta planoak (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1604633