77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udalaren zerbitzuko langileendako 2016ko lan egutegia eta epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia

Baztango Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, 2. puntuan erabaki zuen:

Ikusirik maiatzaren 15eko 210/2015 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Ikusirik abenduaren 23ko 268/2015 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2016ko lan egutegia onesten duena.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

Lehenbizikoa.–Onestea Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2016. urteko aste barneko jaiegunen egutegia, honako hau izanen delarik: urtarrilak 1, urtarrilak 6, martxoak 24, 25 eta 28, uztailak 25, 26 eta 27, abuztuak 15, urriak 12, urriak 28 (Baztango besta eguna, feria eguna), azaroak 1, abenduak 3, abenduak 6, abenduak 8, abenduak 26.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Urteko lanorduen kopurua 1.592koa izanen da eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 14:50era izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 14:50etik 16:20ra.

b) Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ez eta ordu konpentsazioren bat (txandakako lana, gauekoa, etab.) dutenei ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.

Hirugarrena.–Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.

Laugarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.

Borzgarrena.–Akordio hau Udaleko langileei igortzea.

Baztanen, 2016ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1604520