77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Aldaketa, pianoko eta musika-hizkuntzako irakaslearen deialdiko 4.1.2 oinarrian

Alkatetzaren apirilaren 11ko 713/2016 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

“Lehenbizikoa.–Aldatzea 4.1.2 oinarria honako deialdi honetan: pianoko eta musika-hizkuntzako irakaslearen (B maila/taldeari parekatua) lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzeko deialdia, aldi baterako kontratuak egiteko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Aldaketarekin gehitu da oposiziogileek eman beharreko eskola pianokoa izanen dela. Beraz, oinarri hori honela gelditu da:

4.1.2.–Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Klase praktikoa: oposiziogileak pianoko eskola emanen dio edozein mailatako ume bati, musika eskolako curriculumaren barnean, gehienez ere 20 minutukoa. Horren ondotik, eta gehienez ere 10 minutuz, oposiziogileak ahoz erantzunen ditu epaimahaiak egiten dizkion galderak; horiek eskola bitartean sortu diren alderdi pedagogiko edo musikaren ingurukoen gainean izanen dira. Ariketa bukatu ondoren, izangaien puntuazioen zerrenda agertuko du epaimahaiak iragarki oholean. Eskolan emanen diren edukiak III. eranskinean jasotakoak izanen dira.

Bigarrena.–Aldaketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitaratzea, behar diren ondorioetarako.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.”

Tuteran, 2016ko apirilaren 14an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1604574