77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

56/2016 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Valtierrako, Cadreitako, Milagroko eta Funesko udal-mugarteetan (00.43 euskarria-33.06 euskarria tartean) zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko linea elektrikoa egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena.

Eduardo Ryan Murúa jaunak, Iberdrola SAU ordezkatuz, eskatu zuen instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, instalazioa gauzatzeko proiektua onetsi eta zehazki horren onura publikoa deklaratzeko:

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

–Espedientea: SAT09978.

–Instalazioaren kokapena: Valtierrako, Cadreitako, Milagroko eta Funesko udal-mugarteak.

–Xedea: Milagroko TEArako energia elektrikoaren hornidura indartzea, eta bertatik Funesko “Bodega Romana” industrialdean dagoen “Ultracongelados Virto SA” elikagai enpresaren eskaera betetzea, bere jarduera handitu nahi baitu.

–Ezaugarri teknikoak: zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linea elektrikoa, Milagroko TEA eta La Serna TA lotzeko (00.43 euskarria-33.06 tartea):

  • Zirkuitu bikoitzeko aireko linea trifasikoa, 242-AL1/39-ST1A (aitzinako LA-280), 12.919 metro luze. 00.43 euskarrian (sartzen dena) hasten da, eta “La Serna-Tafalla/Quel-Rincón” linearen 33.06 euskarrian (ordeztuko dena) amaitzen. (Valtierra, Cadreita, Milagro eta Funes).
  • Zirkuitu bakuneko aireko deribazio trifasikoa, 242-AL1/39-ST1A (aitzineko LA-280), 283 metro luze. Proiektatu den 00.43 euskarrian hasten da, eta “La Serna-Tafalla/La Serna-Caparrosoko PEa” linearen Tafallako zirkuituan (02.82 euskarrian, ordeztuko dena) amaitzen. (Valtierra).
  • “La Serna-Tafalla/La Serna-Caparrosoko PEa” zirkuitu bikoitzeko aireko linea, gaur egungo LA-280, 535 metro luze. Dagoen 02.81 euskarrian hasten da, eta 02.83 euskarrian amaitzen. (Valtierra).

–Aurrekontua: 1.290.623,15 euro.

Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 24an emandako 459E/2013 Ebazpenaren bidez, proiektuaren ingurumen eraginaren adierazpena egin zen.

Nafarroako Gobernuak 2013ko azaroaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, aipatu linearen udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2015eko irailaren 3ko Diario de Navarran eta egun bereko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Valtierrako, Cadreitako, Milagroko eta Funesko Udalei bidali zitzaizkien, ikusgai jar zitzaten.

Proiektuaren tramitazioan katastroko aldaketa bat antzeman zen, eta horren ondorioz proiektuak beste lurzati bat ukitzen du: Milagroko 1. poligonoko 564. lurzatia (poligono bereko aitzineko 604. eta 641. lurzatien batura). Aldaketaren berri eman zitzaien titularrei (José Miguel Barricarte Moreno jaunari, Nuria Navas Salvador andreari, Santiago Barricarte Moreno jaunari eta M.ª Teresa Herreros Ezquerro andreari), eta ez da alegaziorik jaso.

Jendaurreko epean lau alegazio jaso ziren:

–Lehenengoa: Paz López López andrea, Milagroko 6. poligonoko 569. lurzatiaren jabea. Eskatzen du 00.69 euskarria 570. eta 567. lurzatien arteko tartera mugitzea. Orobat, adierazten du ez dagoela ados eskaintzen zaion kalte-ordainarekin, desjabetuko zaizkion ondasun eta eskubideen truke.

Kokapenaren aldaketak proiektutako trazaduraren aldaketa ekarriko luke (zortasun ezberdinak) 00.68 eta 00.70 euskarrien artean; izan ere, orain lerrokadura osatzen dute, eta aldaketarekin angelu bat osatuko lukete, eta horren ondorioz 00.68, 00.69 eta 00.70 euskarriak aldatu beharko lirateke, indar eta tamaina handiagoko batzuk erabiliz. Modu horretan aipatu euskarrien artean proiektatutako soluzioaren aurrekontuak %10etik gorako igoera izanen luke, eta horregatik alternatiba hori ez litzateke onargarria izanen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen balioaren kalte-ordaina zehazteko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen II. tituluko III. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio. Bide zortasuna ezartzeagatik dagokion kalte-ordainaren kontzeptuak zehazteko, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 156. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Horrenbestez, bidezko da Paz López López andreak aurkeztutako alegazioa ezestea.

–Bigarrena: María Luisa Sos Mateo andrea eta Juan Zaratiegui Encaje jauna, Milagroko 586. eta 470. lurzatien jabeak (azken hori Milagroko herrilurrekin trukatua). Eskatzen dute 00.88 eta 00.89 euskarriak mugitzea eta enpresa banatzaileko teknikariekin tokian bertan aztertzea.

Bidezko da adieraztea honako irizpideak daudela euskarrien trazadura eta kokapenerako: linea ahalik eta laburrenak izatea, angelu handiak saihestea eta, ahal bada, finketako mugetan kokatzea. Hortaz, 00.89 euskarria errekatik hurbil proiektatu da, betiere arauek ezartzen duten gutxieneko distantzia errespetatuz. Aitzitik, 00.88 euskarria finkaren barnean kokatu da, finka oso zabala baita eta, horregatik, ezin da muga batera hurbildu.

Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk zerbitzu honi ondoko hau jakinarazi dio: alegatzailearekin tokian bertan egindako bisitan ikusitakoaren arabera, trazaduran ureztatzeko pibota instalatzeko egin behar den aldaketaren ondorioz, angeluak sortzen direla aurreikusitako trazaduran. Modu horretan aipatu euskarrien artean proiektatutako soluzioaren aurrekontuak %10etik gorako igoera izanen luke, eta horregatik alternatiba hori ez litzateke onargarria izanen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Milagroko 5. poligonoko 470. lurzatiari dagokionez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk adierazitakoaren arabera, proiektua idatzi zenean lurzatiak gutxienez hiru azpilurzati zituen, gaur egun katastroko datu hauek dituztenak: 470A: 280. lurzatia, 470C: 280. lurzatia, 470D: 281. lurzatia. Egiaztatu da alegatzaileek aipatzen duten Milagroko herrilurrekiko trukaketa 281. lurzatiarekin bakarrik (aitzinako 470D lurzatia) egin zela. María Luisa Sos Mateo andrea eta Juan Zaratiegui Encaje jauna dira horren titularrak. Proiektuak ez du ukitzen lurzati hori. 280. lurzatiaren (aintzinako 470A eta 470C lurzatien) titulartasunari dagokionez, Milagroko Udalaren herrilurra da, eta proiektatutako instalazioak ukitu egiten du.

Horrenbestez, bidezko da María Luisa Sos Mateo andreak eta Juan Zaratiegui Encaje jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea.

–Hirugarrena: Osés Irigaray 348. ENSa, Milagroko 5. poligonoko 443., 447. eta 448. lurzatien jabea. Eskatzen du 00.84, 00.85 eta 00.86 euskarriak mugitzeko. Orobat, eskatzen du energia elektrikoa proiektutako lineatik hartzeko.

Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari ondoko hau jakinarazi dio: “serieak aztertu eta birkalkulatu eta jabearekin aukerak kontsultatu ondoren, 00.84 euskarria taulenaren mugara mugituko da. 00.86 euskarria ere mugituko da, 19 metro erretenerantz, betiere arau indardunek erreketatik ezartzen duten tartea errespetatuz: 5 metro erretenetik”.

Hala ere, 00.85 euskarria ezin da erretenera hurbildu, baoak eta eroaleen trakzio mekanikoak desorekatuko bailirateke eta, horren ondorioz, euskarrien altuera eta eroaleen arteko distantzia handituko beharko lirateke. Modu horretan aldatu beharreko tartean proiektatutako soluzioaren aurrekontuak %10etik gorako igoera izanen luke, eta horregatik alternatiba hori ez litzateke onargarria izanen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluaren arabera.

Horrenbestez, bidezko da Osés Irigaray 348. ENSak aurkeztutako alegazioa partez baiestea.

–Laugarrena: Salvadora Pérez Romanos andrea, Milagroko 2. poligonoko 479. lurzatiaren jabekidea. 00.97 euskarria mugitzea bere lurzatiaren hegoaldeko mugatik pasatzen den erretenaren ertzerantz mugitzeko eskatzen du.

Horri dagokionez, adierazi behar da ezen, 00.97 euskarriaren kokapena zehazteko, arau indardunek erreketatik ezartzen duten tartea errespetatu dela (5 metro erretenaren ertzetik), modu horretan pertsonak eta/edo baliabide mekanikoak libre eta arriskurik gabe ibiliko baitira fruituak biltzeko. Euskarria mugituz gero, araua ez litzateke beteko.

Bestetik, adierazi behar da proiektatutako linea “Quel-Rincón” linearekin gurutzatzen dela. 00.97 euskarria mugituz gero, bi lineen arteko interferentziak sortuko lirateke, eta arauzko segurtasun tarteak ez lirateke beteko.

Euskarri horren kokapenaren edozein aldaketak 00.96 eta 00.98 euskarrien artean proiektutako trazaduraren aldaketa ekarriko luke; izan ere, orain lerrokadura osatzen dute, eta aldaketarekin angelu batzuk osatuko lituzkete, eta horren ondorioz 00.96, 00.97 eta 00.98 euskarriak aldatu beharko lirateke, indar eta tamaina handiagoko batzuk erabiliz, bai eta eroalea ere. Modu horretan proiektatutako soluzioaren aurrekontuak %10etik gorako igoera izanen luke, eta horregatik alternatiba hori ez litzateke onargarria izanen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, bidezko da Salvadora Pérez Romanos andreak aurkeztutako alegazioa ezestea.

Bestetik, abenduaren 1eko 19555/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak Iberdola Distribución Eléctrica SAUren eskaera igorri zien ukitutako administrazio eta erakundeei.

Separata bidali zitzaion Enagás SAri, eta horrek, 2015eko azaroaren 3ko txosten batean, adierazi zuen ez duela hoditeriarik ukitutako eremuan. Egiaztatu zen ukitutako instalazioen jabea Gas Natural SA dela, eta separata berri bat bidali zitzaion. 2016ko urtarrilaren 5ean, Gas Navarra SAk adierazi zuen ezen, emandako dokumentazioaren arabera, 00.34 (zuzendu ondoren: 00.43) euskarriaren eta bere gasbidearen arteko distantzia 38 metrokoa dela (bere ES.02226.ES arauak aplikatuta ezartzen den 30,4 metrokoa baino handiagoa), eta horregatik baimena ematen du linea elektrikoa bere gasbidearen gainetik gurutzatzeko.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak, Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoko buruaren txosten baten bidez, 2013ko urriaren 23an emandako baldintzak berretsi zituen (VP071/15 espedientea). Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk adierazi du baldintza horietan aipatzen diren euskarri guztien egiturazko edozein zatik 3 metrotik gorako distantzia izanen duela ukitzen ahal duen abelbidearen muga hurbilenetik.

2015eko urriaren 28an (erref: 2015-O-1283), Ebroko Ur Konfederazioak jakinarazi zuen ezin zituela obrak baimendu, 00.80 eta 00.89 euskarriei dagokienez. Horren ondorioz, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk 00.80 euskarria Milagroko 5. poligonoko 431. lurzatian kokatuko du, betiere ur jabaritik kanpo, gehi segurtasuneko 5 metroak. 00.89 euskarriaren kokapenak ere arauak ezartzen duen gutxieneko distantzia (5 metrokoa) errespetatuko du gehieneko ibilguaren mugatik. Proiektuaren aldaketa horren berri eman zitzaion Milagroko Udalari, aipatutako 431. lurzatiaren jabea baita.

Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk adierazi du ados dagoela Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (S3-V0-0-154 esp.), Compañía Logística de Hidrocarburos SAk (15-0216 S02 esp.) eta Telefónica de España SAk (I-118-15 esp.) egindako txostenekin.

Azkenik, proiektuaren separata Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari bidali zitzaion, eta ez du ezer adierazi. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 146. artikuluak aplikatuz, ulertzen da ados daudela eskatutako baimenarekin.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Distribución Eléctrica SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalazio elektrikorako, hura gauzatzeko proiektua onestea eta 24 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektua David Remírez de Ganuza Satrústegui industri ingeniari teknikoak sinatu du.

2. Paz López López andreak, María Luisa Sos Mateo andreak eta Juan Zaratiegui Encaje jaunak eta Salvadora Pérez Romanos andreak aurkeztutako alegazioak ezestea.

3. Osés Irigaray 348. ENSak aurkeztutako alegazioa partez baiestea.

4. Zehazki instalazioaren onura publikoa deklaratzea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

5. Instalazioak aurkeztu diren proiektuaren eta eranskinaren arabera gauzatu beharko dira, eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriko dira.

6. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoak.

7. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalari eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoari igortzea.

8. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, José Miguel Barricarte Moreno jaunari eta Nuria Navas Salvador andreari, Santiago Barricarte Moreno jaunari eta M.ª Teresa Herreros Ezquerro andreari, Enagás SAri, Gas Navarra SAri, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari, Telefónica de España SAri, Compañía Logística de Hidrocarburos SAri eta ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Valtierrako, Cadreitako, Milagroko eta Funesko Udalei eta Ebroko Ur Konfederazioari jakinaraztea, eta aditzera ematea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Lasa Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1603628