77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, Gregorio Monreal Zia jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

Gregorio Monreal Zia (Etaiu, 1942), Zuzenbideko doktorea da (Madrileko Unibertsitate Konplutentsea), katedradun emeritua eta Zuzenbidearen Historiako ohorezko irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Ibilbide oparoa dauka unibertsitateko irakasle gisa: Deustua, Valladolid, Extremadura, Madrileko Konplutentsea, Euskal Herrikoa eta Nafarroako Unibertsitate publikoa; irakasle bisitari izan ohi da Paris XII Unibertsitatean eta Visiting Scholar Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn; eta Distinguished Visiting Scholar Nevadako Unibertsitatean, Renon.

Gregorio Monreal izan da, gainera, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria; Revista Internacional de Estudios Vascos RIEVeko zuzendaria (1997-2005) eta Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioaren zuzendari zientifikoa, 2003tik. Espainiako Zuzenbidearen Historiako Urtekariaren Erredakzio kidea, Iura Vasconiae Zuzenbidearen Historiako aldizkaria zuzentzen du gaur egun.

Gisa horretan, Gregorio Monreal erruz saiatu da historiari eta zuzenbideari buruzko ikerkuntzak berritzen eta lagundu du Nafarroan jakiundea eta ikerketa garatu daitezen.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du Gregorio Monreal Zia jauna saritzea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanez; izan ere, honetarako sortu baitzen apirilaren 14ko 104/1997 Foru Dekretuaz kondekorazio hau: Foru Komunitatea garatu, ezagutarazi eta hari ospea ematen, nor bere jardueraren esparruan, nabarmendu diren pertsonek eta entitateek egindako lana eskertzeko.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 13an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Gregorio Monreal Zia jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko apirilaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1604568