77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, Julio Ayesa Echarri jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

Julio Ayesa Echarri Erriberrin jaio zen, eta harreman publikoetako profesionaletan ospe eta leku bereziak ditu nazioartean. Madrileko Ikastetxe Alemaniarrean ikasi zuen, baita Oxfordeko Unibertsitatean ere (Ingalaterra).

Berehala nabarmendu zen jaioterrian, eta sendotu zuen bere harreman publikoetako lanbidea, alor hori ia ezezaguna zen garaian. Bada Julio Ayesa Echarri, bai estatuan bai nazioartean, gailendu zen eta da, gaur arte.

Egin duen karrera luzean, harremanak izan ditu estatuko eta nazioarteko kargu gorenekin. Hala ere, ez ditu inoiz ahaztu ez sustraiak ez herria; alderantziz, beti saiatu da Nafarroaren izatea modu erakargarrian erakusten, batez ere bere jaioterriarena, Erriberri.

Beraz, Julio Ayesak, Nafarroaren irudia ezagutarazten eta hari ospea ematen sutsu ahalegindu da, zein Espainian zein mundu guztian.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du Julio Ayesa Echarri jauna saritzea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanez; izan ere, honetarako sortu baitzen apirilaren 14ko 104/1997 Foru Dekretuaz kondekorazio hau: Foru Komunitatea garatu, ezagutarazi eta hari ospea ematen, nor bere jardueraren esparruan, nabarmendu diren pertsonek eta entitateek egindako lana eskertzeko.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 13an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Julio Ayesa Echarri jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko apirilaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1604566