77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

16/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, Izaskun Arratibel Pastor andreari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

Izaskun Arratibel Pastor (Andoain, 1955) Nafarroan bizi izan da txikitatik. Zuzenbideko lizentziadun titulua atera zuen Nafarroako Unibertsitatean. Thomson Aranzadi argitaletxean aritzen da legelari lanetan.

Konpromiso berezia du eta izan du euskararekin, batez ere ikastolen mugimenduarekin. San Fermin Ikastolako lehendakari izan zen 1995 eta 2001 artean. Ondoren, Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari, 2007 eta 2013 artean.

Horrela, Izaskun Arratibelek gogotsu sustatu, bultzatu eta garatu du euskara Nafarroako hizkuntza bereki gisa. Bere lana bideratu du, batez ere, hizkuntza horrek iraun dezan, duen balioa eman dakion eta zabal dadin, Nafarroako gizartearentzat hizkuntza-altxor bat den heinean.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du Izaskun Arratibel Pastor andrea saritzea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanez; izan ere, honetarako sortu baitzen apirilaren 14ko 104/1997 Foru Dekretuaz kondekorazio hau: Foru Komunitatea garatu, ezagutarazi eta hari ospea ematen, nor bere jardueraren esparruan, nabarmendu diren pertsonek eta entitateek egindako lana eskertzeko.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 13an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Izaskun Arratibel Pastor andreari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko apirilaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1604565