77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

22C/2016 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Antsoaingo Udalaren sexu jazarpenari eta/edo sexuagatiko jazarpenari aurrea hartzeko eta horren kontra jarduteko protokoloa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusita Antsoaingo Udalaren sexu jazarpenari eta/edo sexuagatiko jazarpenari aurrea hartzeko eta horren kontra jarduteko protokoloa (kode zenbakia: 31100262122016), Antsoaingo Udalaren funtzionarioen akordio kolektiboaren eranskin gisa onetsia, erregistro honetan 2016ko martxoaren 23an sartua, Udalaren Segurtasunaren eta Laneko Osasunaren Batzordeak 2014ko abenduaren 12an eta Udaleko Osoko Bilkurak 2015eko urtarrilaren 28an onetsia, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

Sexu jazarpenari eta/edo sexuagatiko jazarpenari aurrea hartzeko eta horren kontra jarduteko protokoloa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1604604