77. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

14E/2016 Foru Aginduaren laburpena. Haren bidez gizarte boluntarioen arloan programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen entitateei diru-laguntzak emateko 2016ko deialdia onetsi da.

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303333.

Xedea: deialdi honen xedea da gizarte boluntarioen arloan programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea 2016. urterako.

Onuradunak: gizarte zerbitzuen arloko elkarte eta entitate irabazi-asmorik gabeak izan daitezke diru-laguntza hauen onuradun, baldin eta, Nafarroan helbideratuak egonda, gizarte zerbitzuen arloko programak garatzen badituzte boluntarioen bidez pertsonen edo giza-talde batzuen alde.

Oinarri arautzaileak: oinarri arautzaileak Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 6ko 14E/2016 Foru Aginduan jaso dira, eta hura ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aurkezteko epea: 30 egun naturalekoa, aipatu foru agindua (Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 6ko 14E/2016 Foru Agindua) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1604191