1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
274/2016 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, 94/2016 errekurtsoari dagokion espedientea Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena eta ukitutako alderdiak epatzen dituena. Errekurtso hori Jesús Miguel Martínez García jaunak aurkeztu zuen Azkoiengo Hirigintzako Plan Orokorraren, plan horren aldaketaren eta Azkoiengo Arau Subsidiarioen aldaketaren eta/edo berrikuspenaren aurka.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak, 2016ko martxoaren 8an egindako idazkian, aditzera eman du Jesús Miguel Martínez García jaunak 94/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Azkoiengo Hirigintzako Plan Orokorraren, plan horren aldaketaren eta Azkoiengo Arau Subsidiarioen aldaketaren eta/edo berrikuspenaren aurka. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluko 1., 3. eta 4. idatz-zatietan xedatutakoari jarraikiz, idazkariak eskatu du espediente hori igor dakiola Administrazioarekiko Auzien Salari, eta ukitutako alderdiak epaitegi horretan epatu ditu, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan ager daitezen.
Era berean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38.1 artikuluarekin bat etorriz, Idazkaritzak adierazi du beharrezkoa dela jakinaraztea beste auzi-administrazioarekiko errekurtsorik dagoen Lege Prozesalaren III. kapituluan prozesuak metatzeko aurreikusten diren kasuetan sar daitezkeenak.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Administrazioarekiko 94/2016 auzi-errekurtsoari dagokion espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Errekurtso hori Azkoiengo Hirigintzako Plan Orokorraren, plan horren aldaketaren eta Azkoiengo Arau Subsidiarioen aldaketaren eta/edo berrikuspenaren aurka jarri zen.
2. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari aditzera ematea, metatzearen ondorioetarako, beste administrazioarekiko auzi-errekurtso batzuk daudela, hots, 57/2013 eta 491/2014 errekurtsoak, 2015eko maiatzaren 18ko Dekretuaren bidez metatu direnak; orobat, 45/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta 346/2015 eta 463/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoak.
3. Azkoiengo Udala, Ebroko Ur Konfederazioa (Estatuko Abokatutza Orokorraren bidez), Mairagako Mankomunitatea eta interesdun guztiak epatzea autoetan agertu ahal izan daitezen, ebazpen hau jakinarazi eta bederatzi eguneko epean.
4. Ebazpen hau Azkoiengo Udalari, Ebroko Ur Konfederazioari (Estatuko Abokatutza Orokorraren bidez), Mairagako Mankomunitateari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1604345