76. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2016ko martxoaren 31n egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork bakarrik ere aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta aginduko da kapituluka laburturik argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2016ko apirilaren 11n.–Burua, Saúl Huguet Nuño.

Iragarkiaren kodea: L1604388