2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Aldaketa Autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea arautzen duen udal ordenantzan; gune hori Itsasin ezarri da, Uharte Arakilen. Hasierako onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea arautzen duen udal ordenantza; gune hori Itsasin ezarri da, Uharte Arakilen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Uharte Arakilen, 2016ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.
Iragarkiaren kodea: L1603875