76. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Alde Zaharrean obrak gauzatzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 1, 3 eta 4.1.6 artikuluetan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2016ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Tuterako Alde Zaharrean obrak gauzatzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 1, 3 eta 4.1.6 artikuluetan.

Ordenantzaren testu aldatua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, eta argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan eta Udaletxeko iragarki oholean. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, idatziz, Udaleko Erregistro orokorraren bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2016ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1604412