76. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren 29.3 eta 35. artikuluetan. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko apirilaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren 29.3 eta 35. artikuluetan.

BBBPBn testu aldatua jendaurrean egonen da hilabetez eta ediktua argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan eta Udaletxeko iragarki oholean. Espedientea Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro orokorraren bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2016ko apirilaren 8an.–Hirigintza Alorreko zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1604411