2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Xehetasun azterlana Félix Marsal Moracho kaleko 2-30ean. Behin betiko onespena
2016ko apirilaren 4ko osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zen xehetasun azterlana 6. eremuko 9. unitate integratzailean lerrokadurak zehazteko, Félix Marsal Moracho kaleko 2tik 30era bitarteko zenbaki bikoitien etxesailean, Ainhoa Buñuel Sánchezek sustatua, Renato Alegría Moracho arkitektoak 2015eko urriko datarekin prestatutako proiektuari jarraituz. Bertan, etxebizitzen goiko solairuan hondo eraikigarrirako ezarritako lerrokadura aldatzea baimentzen da: gaur egun 6,60 metrokoa da, fatxadako lerrotik neurtuta, eta 3 m handitu ahalko da lerrokadura hori, eta horrela 9,60 metroko gehieneko lerrokadura ezarriko da Félix Marsal Moracho kalera ematen duen fatxadatik.
Orobat, erabaki zen hirigintzako araudia Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin.
Tuteran, 2016ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1604409