1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, gizarte-hezitzaile lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiaren aurka; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.
Gizarte hezitzaile izateko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietan Fernando Jesús Santamaría Recarte jaunak, Belén Minondo Verdú andreak, Javier Elizalde Alfonso jaunak, José Ángel García Rodrigo jaunak eta Gerardo Fermín Castillo jaunak, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofiziala ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiaren aurka; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 277/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2016ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 23koa). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).
Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1604417