76. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Jarduera handitzeko eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Patatas Río Lombo, S.L. Kokapena: 4. poligonoko 220 eta 1570. lurzatiak, industriako hiri lurzorua, Foruen etorbideko 61ean, Monteagudo (Nafarroa). Jarduera: kontsumorako patatak kontserbatzeko eta ontziratzeko jarduera handitzea (4-C eranskina).

Monteagudon, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1604352