76. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuak: Kredituaren transferentzia, gastuen aurrekontuko honako kontu-sail hauen artean:

“Karrikak zolatzea” izeneko 1.1532.619 kontu-sailean 2.051,77 euroko zenbatekoa murriztu egiten da, eta ezarritako kreditua 38.922,38 euro da orain. “Aholkularitza teknikoa-ordainsariak” izeneko 1.9200.22770 kontu-sailean 2.051,77 euroko zenbatekoa handitu egiten da, eta ezarritako kreditua 4.051,77 euro da orain.

Mañerun, 2015eko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1603873