2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBIRIKU
2016ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena
Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko martxoaren 3an egin bilkura arruntean, 2016ko aurrekontu orokorreko 1. aldaketaren espedientea onetsi zuen.
Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2016ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 21ean.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:
GASTUAK:
a) Kreditu berezia:
6. kapitulua: 1.573,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.573,00 euro.
FINANTZABIDEAK:
a) Diruzaintzako gerakina: 1.573,00 euro.
Ibirikun, 2016ko apirilaren 11n.–Kontzejuko burua, M.ª Ángeles Zafra Lusarreta.
Iragarkiaren kodea: L1604385