2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Udal ordenantza, Taxi zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako Udalean taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizarran, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1604386