2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren laburpena, 2016ko apirilaren 8koa, 2016an autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) BDNS (Identifikazioa): 303552.
A) Onuradunak: Barañainen erroldatutako langile autonomoak, enpresa jarduera Barañaingo udalerrian egin eta bertan hasi dutenak 2016. urtean (2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko azaroaren 30era). Orobat, elkarteren baten partaide direnak, hura irregularra, erantzukizun mugatukoa eta abarrekoa dela ere.
B) Xedea: autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatu nahi ditu eta edozein motatako ekimen berritzaileak abiarazten lagundu, horretarako bi laguntza lerro erabiliz:
1. lerroa: norberaren kontura ezartzen lagundu.
2. lerroa: banan-banako laguntza eta aholkularitza, eta berdintasun planak.
C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Barañaingo Udalaren webgunean, bai eta Udal Telezentroan, Lurgorri kaleko 12-14an, 31010 p.k., Barañain, telefonoa: 948197295.
D) Zenbatekoa: 38.000 euro, bi lerroetarako.
E) Eskabideak aurkezteko epea: bi hilabete, gehienez ere, jarduera hasten denetik, edo bi hilabete, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarduera 2016an, deialdi honek indarra hartu baino lehen, hasi duten jardueretarako. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 15ean amaituko da.
Barañainen, 2016ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1604485