2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko udal zerga
Honen bitartez aditzera ematen zaie Armañantzasko herritarrei, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea 2016ko apirilaren 20an hasi eta 2016ko maiatzaren 20an bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Armañantzasko Udalaren kontuetan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2016ko maiatzaren 20an.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Armañantzasen, 2016ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L1604434