2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Amalur haur eskolako zuzendari lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, urtarrilaren 8an, Amalur haur eskolako zuzendari izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oinarriak. 2016ko martxoaren 23ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, berriz, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen. Erreklamazioak aurkezteko epea buruturik, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, apirilaren 18an emandako 243/2016 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:
1. Deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hauek onestea:
Izangai onartuak:
ARANGUREN HERRERO, SARA
ARISTU GUELBENZU, GARAZI
ARMENDÁRIZ ERREA, M.ª CARMEN
ASTIZ LACUNZA, MARÍA CIELO
AZCONA MENDIZABAL, JESÚS MARÍA
AZPÍROZ NOAIN, MIREN
BARBERENA ARREGUI, ISABEL
CRUCHAGA TORREMOCHA, SILVIA (1)
CUESTA SANTOS, EDUARDO
ELIZALDE ECHARRI, OIHANA
ESNAOLA IRIARTE, IRUNE
ETXEBARRIA AZCOITIA, JOKIN (1)
FERRÉ ISERN, MERCÉ (1)
HUARTE HERNÁNDEZ, AINARA
IBARROLA HERNANDORENA, AINHOA
ITURBIDE OLORIZ, IRUNE
LASARTE BARAIBAR, M.ª ÁNGELES
LEGARRA BEUNZA, AMAIA
LEKUNBERRI URMENETA, EDURNE
MARTÍNEZ LAZKANO, AMAIUR
MARTÍNEZ LAZKANO, IORITZ
MTZ. DE LIZARRONDO FERNÁNDEZ, SAIOA
PÉREZ GONZÁLEZ ZURIÑE, MIREN
RUIZ LARRABEITI, AIALA
SAMBLAS GARCÍA, BEATRIZ
ZABALETA SAROBE, MAITANE
(1) Ez du frogatu eskatutako euskararen ezagutza maila.
Izangai baztertuak:
GARCÍA ALBA, SILVIA
Ez du aurkeztu eskatutako titulazio akademikoa.
2. Lehenengo proba egiteko eguna ezartzea, datorren maiatzaren 3an izanen baita, 10etan, Iturrondo Prestakuntza Zentroan (Atarrabiako etorbidea, 1, Burlata). Bertan, galdetegi teoriko-praktiko bati erantzun beharko zaio, gazteleraz, deialdiko II. eranskineko gaitegiari buruz, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko otsailaren 2ko bilkuran zuzendu baitzuen eta 2016ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 10ean.
Dei bakarraren bidez eginen da proba, eta izangaiak NANa aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Atarrabian, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1604675