1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 6an hartua, Bidankozeko Udaleko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Urriaren 26ko 953/2015 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 30eko 233/2015 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udaletan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Bidankozeko udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Bidankozeko Udaleko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Bidankozeko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Tomás Pasquel Ayechu jauna eta Jesús María Urzainqui Salvoch jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
2. Erabaki hau Bidankozeko Udalari jakinaraztea.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1604341