76. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 16an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide batzuk izendatzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak ezartzen du “Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen dela”.

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13.1) artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko eta Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideek agintaldia agortzearekin galduko dutela izaera hori.

Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 23an, urriaren 28an eta abenduaren 2an hartutako Erabakien bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide gehienak izendatu ziren.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluko d) idatz-zatiak dioenez, besteak beste, unibertsitatetik kanpoko Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetako ikasleen bi ordezkarik osatuko dute Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia.

Kidetza horiek betetzeko gestioak egin ondoren, Eskola Kontseiluko buruak izendapen proposamena dauka ikastetxe publikoen eta itunduen ikasleak ordeztuz erakunde horretan parte hartzeko interesa agertu duten bi pertsonaren alde.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Josu Millán Bargodá jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, unibertsitatetik kanpoko Nafarroako ikastetxe publikoetako ikasleen ordezkari gisa aritzeko.

2. Juan Larraza Pérez-Salazar jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, unibertsitatetik kanpoko Nafarroako ikastetxe pribatuetako ikasleen ordezkari gisa aritzeko.

3. Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 14. artikuluarekin bat, kide berriak izendatuko dira 2015eko urriaren 28an eratutako Kontseiluari geratzen zaion agintaldiaren denborarako.

4. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseiluan ikasleen ordezkari aritzeko izendatu direnei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1604337