2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Berriozarko Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. 2016ko urtarrilaren 29an, ordenantza horren hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek bidezko alegazioak egin zitzaten. Jendaurreko epean, alegazio bat aurkeztu zen, auditorioa erabiltzeko irabazi asmorik ez duten Berriozarko entitateek utzi beharreko bermeei buruz.
Berriozarko Udalak, 2016ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Aldaketa horren testua osorik argitartzen da ondoan.
UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO
PUBLIKOEN GAINEKO ARAUA
5. ARAUA
Kontzeptua
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira, Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek udal lokalak erabiltzeagatik aplikatzeko.
Ordaindu beharra noiz sortzen den
2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.
3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.
Ordaintzera behartuak
4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.
Erabilera
5. artikulua. Baimena Udalaren lokalak erabiltzeko Udalbatzak onetsitako arauen arabera emanen da.
Oinarriak, tasak eta tarifak
6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.
7. artikulua. Jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileen lan egutegian halakotzat hartzen direnak.
Salbuespenak
8. artikulua.
8.1. Arau honetan aipatzen den prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Berriozarko Udalaren entitateen erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko elkarteak, betiere kirol instalazioak kirolez kanpoko zeretarako erabiltzen ez badira eta auditorioa lagatzen ez bada. Kasu horietan, berariaz elkarte horientzat hitzartu diren prezioak aplikatuko dira.
8.2. Halaber, prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira irabazi asmorik gabeko gizarte entitateak, horiek Berriozarko Udalarekin hitzartu badute guztiendako kontraprestazioa edo zerbitzuren bat ematea. Horretarako txosten teknikoa egon behar du eta Alkatetzaren ebazpenaren bidez onetsiko da.
ARAUAREN I. ERANSKINA
Karga-tasak eta tasak
I. epigrafea.–Tarifa orokorrak.
–3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean | 46,77 euro |
–3 ordu edo denbora gutxiagorako edo zatiki bakoitzeko lagatzea, egunean | 96,50 euro |
–Lokala 3 egunez jarraian erabiltzen bada gutxienez, %20ko murrizketa aplikatuko da. –5 egunez jarraian gutxienez erabiliz gero, %30eko murrizketa eginen da. –Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira. –Lokala lagatzeaz gain ematen diren zerbitzu guztiak (berogailua, atezaintza etab.) aparte ordainduko dira, emandako zerbitzuaren kostu errealaren arabera. –Lagapen motari begira komeni bada, 300 euroko fidantza eskatzen ahal da, aitzinetik, kontzesioa egiten denean | |
II. Epigrafea.–Kulturguneko tarifak.
1., 2. ETA 3. ARETOAK ETA 1. SOLAIRUKO ERABILERA ANITZEKO ARETOA LAGATZEA |
–3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean | 46,77 euro |
–3 ordu edo denbora gutxiagorako edo zatiki bakoitzeko lagatzea, egunean | 96,50 euro |
–Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira | |
ARETO INTSONORIZATUA LAGATZEA |
–3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean | 58,46 euro |
–3 ordu edo denbora gutxiagorako edo zatiki bakoitzeko lagatzea, egunean | 120,62 euro |
–Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira | |
III. Epigrafea.–Auditorioaren tarifak.
–1. tarifa:
Nori aplikatuko zaio:
Irabazi asmorik ez duten Berriozarko elkarteei, hitzarmenik gabeko jarduerentzat (ikuskizun kulturalak, sozialak eta komunitarioak).
Auditorioa alokatzea: 100 euro.
Garbiketa eskatzailearen kontura izanen da.
–2. tarifa:
Nori aplikatuko zaio:
Irabazi asmorik ez duten Berriozartik kanpoko elkarteei, ikuskizun kulturaletarako.
Auditorioa alokatzea, sarreraren prezioaren arabera:
6 euro bitarte: 200 euro.
7 eurotik 12 eurora bitarte: 300 euro.
13 eurotik goiti: 400 euro.
–3. tarifa:
Nori aplikatuko zaio:
Berriozarko edota herritik kanpoko pertsonei, enpresei eta antzeko erakundeei.
Auditorioa alokatzea:
Egun erdian edo gutxiagoan zehar erabiltzen denean (goiz edo arratsaldez): 300 euro.
Egun osoan zehar erabiltzen denean (goiz eta arratsaldez): 500 euro.
2 egunez erabiltzen denean (asteburua): 750 euro.
Prezio horien barrenean hau dena sartzen da: alokatutako espazioaren erabilera, aire-girotzea (urte sasoiaren arabera) eta oinarrizko garbiketa, erabili ondokoa, betiere aparteko garbiketa ez bada (2 eta 3 tarifak).
Tarifa horiei gehituko zaie, beti, Udalak aukeratuta dituen aretoko langile teknikarien kontratazioa. Zerbitzu hori auditorioa erabili ahal izateko ezinbestekoa da eta aparteko tarifa jarriko zaio, zerbitzua esleitua duen enpresaren bitartez eta Udalari une bakoitzean fakturatzen zaizkion prezioen arabera. Ikuskizunak hala behar badu, bi pertsona kontratatu beharko dira (argia eta soinua).
Fidantza: tarifen gaineko hiru kasuetan eskatzaileak 300 euroko fidantza utzi beharko du auditorioa erabiltzeagatik. Fidantza hori aste bat lehenago utzi beharko da eta instalazioen egoera egiaztatu ondoren itzuliko da, kalteei eta aparteko garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik behar izanez gero. 1. tarifako bermean izan ezik. Izan ere, hitzarmenik gabeko jardueretarako, irabazi asmorik ez duten Berriozarko elkarteek 150 euroko bermea utziko dute.
Tarifa horiek ez dira aplikatuko Berriozarko Udalak Udalaren elkarteen erregistroan inskribatuta dauden elkarteekin hitzartutako jarduerak egiteko. Udala jardueraren arduraduna izanen da.
IV. epigrafea.–Kirol instalazioak kirolez kanpoko zeretarako erabiltzeko tarifak.
Alkatetzaren ebazpenaren bidez konpromisoa eginen da, eta behar bezain goiz aurrekontua onetsiko da. Berrikilan sozietate publikoak kudeatuko ditu tasak.
Honako kirol instalazio hauek dira tarifa honen xedekoak: kiroldegiko pilotalekua, eskolako pilotalekua, kiroldegiko areto handia, kiroldegiko kanpoko pista eta Ilargi pista.
–1. tarifa:
Nori aplikatuko zaio:
Irabazi asmorik ez duten Berriozarko elkarteei, hitzarmenik gabeko jarduerentzat (jarduera kulturalak, sozialak eta komunitarioak).
Kirol instalazioen alokairua: 100 euro.
Garbiketa eskatzailearen kontura izanen da.
–2. tarifa:
Nori aplikatuko zaio:
Irabazi asmorik ez duten Berriozartik kanpoko elkarteei, kultura, gizarte eta jai arloko ikuskizunetarako.
Kirol instalazioa alokatzea, sarreraren prezioaren arabera:
6 euro bitarte: 200 euro.
7 eurotik 12 eurora bitarte: 300 euro.
13 eurotik goiti: 400 euro.
–3. tarifa:
Nori aplikatuko zaio:
Berriozarko edota herritik kanpoko pertsonei, enpresei eta antzeko erakundeei.
Kirol instalazioen alokairua:
Egun erdian edo gutxiagoan zehar erabiltzen denean (goiz edo arratsaldez): 300 euro.
Egun osoan zehar erabiltzen denean (goiz eta arratsaldez): 500 euro.
2 egunez erabiltzen denean (asteburua): 750 euro.
Prezio horien barrenean hau dena sartzen da: alokatutako espazioaren erabilera eta oinarrizko garbiketa, erabili ondokoa, betiere aparteko garbiketa ez bada (2 eta 3 tarifak).
Tarifa horiei gehituko zaie, beti, instalazioko mantentze-lanak egiteko behar diren langileen kontratazioa.
Jarduerarako beharrezkoa bada, ondoko zerbitzu hauen kontratazioa eska daiteke baldintza gisa:
Lurzoruak egokitzea, batik bat jatorduak dituzten jardueretarako.
Instalazioko langileak bertan egotea, tarifazioa eginda behar den ordu kopuruaren arabera, kontuan izanik ordutegi arrunta, jaiegunekoa edo gauekoa den.
Komun publikoak edo aldagelak alokatzea.
Erantzukizun zibileko asegurua izatea.
Istripu-asegurua izatea, jardueraren arabera.
Fidantza: tarifen gaineko hiru kasuetan eskatzaileak 300 euroko fidantza utzi beharko du kirol instalazioa erabiltzeagatik. Fidantza hori aste bat lehenago utzi beharko da eta instalazioen egoera egiaztatu ondoren itzuliko da, kalteei eta aparteko garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik behar izanez gero. 1. tarifako bermean izan ezik. Izan ere, hitzarmenik gabeko jardueretarako, irabazi asmorik ez duten Berriozarko elkarteek 150 euroko bermea utziko dute.
Tarifa horiek ez dira aplikatuko Berriozarko Udalak Udalaren elkarteen erregistroan inskribatuta dauden elkarteekin hitzartutako jarduerak egiteko. Udala jardueraren arduraduna izanen da.
Gauez ere egin behar diren jardueren kasuan, urtean bi baino gehiago ezin dira egin kirol instalazio berean, eta, gutxienez, hiru hilabete pasa behar dira batetik bestera.
Berriozarren, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1603800