2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Mankomunitateko batzarrak, 2016ko apirilaren 6an erabakita, 1/2016 aldaketa hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan. Kreditu gehikuntza da, 2012ko aparteko pagaren itzulketari buruzkoa.
Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Obanosen, 2016ko apirilaren 7an.–Burua, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L1604396