2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana, oztopo arkitektonikoak kentzeko, Juan Maria Guelbenzu kaleko 48 zenbakian. Behin betiko onespena. Araudia argitaratzea
Iruñeko Udalak 2016ko martxoaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiari dagokionez (2016ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 5ean, argitaratua), ondotik idazten da hitzez-hitz onetsitako araudia.
Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
“Aldatutako araudia:
Proposamen hau orubearen lerrokadurak aldatzean datza, eraikinaren eskailera egungo lerrokaduretatik kanpo egin ahal izateko, eraikinean igogailu bat paratzearen ondorioz. Era berean, urbanizazioa aldatzeko aukera aztertu da, egungo aparkalekuaren gunea, eskailera berriaren azpiko gunearekin bat datorrena, espaloi bihurtu ahal izateko.
Hirigintzako Araudi Partikularrak xedatzen duen moduan, eraikina eremu honetan dago:
–XIX. unitate integratua. Izena: Z-1.
–Kokalekua: Arrosadia auzoa.
Hirigintzako araubide aldatua:
–Lurzoru mota: hiri lurzorua.
–Kategoria: finkatua.
–Erabilerak: bizitegi kolektiboa eta ekipamenduak.
–Lerrokadurak: Eraikinaren gehieneko lerrokadurak grafikoki adierazita daude (ikus P.05. planoa).
–Garaierak: gaur egungoa (inoiz ez B+4 baino handiagoa).
–Gehieneko sakonera: gaur egungoa (inoiz ez 13 m baino handiagoa).
–Lurzatiaren okupazioa: ≤ egungoa.”
Iragarkiaren kodea: L1604325