2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Olaztiko eta Ziordiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Olaztiko eta Ziordiko udaletako bulegoetan 2016-2026 denboraldirako ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Epe horren barrenean uko espresa aurkezten ez bada, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Olaztiko eta Ziordiko udalerriak; hona hemen mugak:
–Iparraldean: Altsasu eta Gipuzkoa.
–Hegoaldean: Urbasa mendia.
–Ekialdean: Altsasu.
–Mendebaldean: Eginoko mugapea (Araba).
Olaztin, 2016ko apirilaren 7an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L1604393