2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketa, tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Olaztiko Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa udalerri honetako tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Olaztin, 2016ko apirilaren 7an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L1604392