75. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNIAIN GESALATZ

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Muniaingo Kontzejuak, 2016ko otsailaren 5eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko udal aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Muniainen, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Mikel Zabalza Saldise.

Iragarkiaren kodea: L1604350