75. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

2016ko ekitaldirako tarifen, tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa. Behin betiko onespena

Izabako Udalak, 2015eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldirako aldaketa, tarifa, tasa eta prezio publikoetan. 2016ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izaban, 2016ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.

2016KO TARIFA, TASA ETA PREZIO PUBLIKO ETA ZERGA-TASAK

1. Zergak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0.3100.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0.8000.

–JEZ (ekonomia jardueren gaineko zerga): 1.2000.

–TIUZ (trakzioko ibilgailuen gaineko udal zerga): Nafarroako Gobernuaren tarifak.

–EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga): OGAren (obra gauzatzeko aurrekontua) %2.

–LBIZ (hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga): Mota: 15.

2. Tasak, prezio publikoak eta tarifak:

–Hornidura eta sareak:

1.–Zerbitzuaren kuota finkoa: 10,7884/seihilekoa.

2.–Kuota aldakorra: 0,3226/m³.

–Agiriak tramitatu eta luzatzea:

  • Ziurtagiriak luzatzea:
  • Azken hirurtekoa: 1,90 euro.
  • Duela lau-sei urte bitartekoak: 3,60 euro.
  • Duela sei-hamar urte bitartekoak: 9,00 euro.
  • Agiriak luzatzea: 0,90 euro.
  • Konpultsak: Lehen folioa: 0,95 euro, hurrengoak: 0,25 euro.
  • A4-ko fotokopiak: 0,15 euro, 10 lehenak; hurrengoak: 0,08 euro.
  • A3 eta kolorezko fotokopiak: 0,25 euro.
  • Faxa: 1,85 euro, lehen orrialdea;gainerakoak: 0,95 euro.

–Udalaren kiroldegiko frontoia:

  • Banakako erabilera: 4,50 euro.
  • Argindar hornidura: 6,50 euro.

–Museo Etnografikoa-Kultur Etxea:

  • Helduak: 3,0450 euro.
  • Eskoletakoak, ikasleak eta pentsiodunak: 1,5225 euro.
  • Taldean joan gabe, 8 urte arteko haurrak: dohainik.

–Udal eraikin eta guneen erabilera-argindarraren kontsumoa:

  • Jarduera pribatuak: 10,50 euro.
  • Kirol, kultura eta hezkuntza-jarduerak: dohainik.

–Taldekako kanpaldiak:

  • Tasa: 1,1522 euro, lagun eta egun bakoitzeko.
  • Herrilurretako alderdietarako tasa: 1,5454 euro, lagun eta egun bakoitzeko.

–Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 224,5877 euro/m² edo zatikia.

–Merkatu txikiak: 10,00 euro/postu/egun bakoitzeko; 5,00 euro/astean bitan/arrain sailtzailea.

–Azoka txikiak: 9,2387/egun bakoitzeko; 46,2656/jaietan.

–Herrilur eta jabari publikoaren okupazioa: 9,4245/urtea.

Hegalkin eta zorupeko aprobetxamendua: 9,4245 euro/urtea/m² edo zatikia.

Iragarkiaren kodea: L1604322