2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Bi haizpe kaleko 40ko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Irurtzungo Udalak, 2016ko apirilaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, lerrokadurak aldatzeko, igogailua paratzearren Bi Haizpe kaleko 40an, eraikinaren jabeen elkarteak sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Irurtzunen, 2016ko apirilaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L1604333