2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Trukerako eskaintza publikoa
Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 130.2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Etxarri Aranazko Udalak eskaintza publikoaren deialdia egin du, honako ondasun hau eskuratzeko, gisa berean zehazten den ondasunarekin trukea eginez:
Eskuratu nahi den ondasuna:
–54 metro karratu, 4. poligonoko 136. lurzati pribatuko zati bat baitira.
Udal ondasuna:
–132 metro karratu, 4. poligonoko 152. lurzatiko zati bat baitira.
Trukerako eskaintza publiko honen ezaugarriak betetzen dituzten ondasunen titularrek beren eskaintza aurkezten ahal dute Udal Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Etxarri Aranatzen, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1604496