1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, errepideetako zaintzaile izateko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietako epaimahaiaren 2016ko martxoaren 4ko erabakiaren bidez onetsitako behin betiko emaitzen aurka; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.
Errepideetako zaintzaile izateko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietan José María Bocanegra Sánchez jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du epaimahaiaren 2016ko martxoaren 4ko erabakiaren bidez onetsitako behin betiko emaitzen aurka; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 987/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2015eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 27, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1604415