1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 85/2016 Ebazpenaren laburpena; haren bidez, udal musika eskolentzako diru-laguntzen 2016ko deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303640.
1.–Onuradunak.
Deialdi honetan arauturiko diru-laguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroan kokaturik dauden musika eskolen titularrak diren toki administrazioek edo haiei loturik edo haien mende dauden entitateek, betiere 2015eko abenduaren 31n Hezkuntza Departamentuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude eta 2015-2016 ikasturte osoan, hasten denetik bukatu arte, jardunean irauten badute.
2.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da toki administrazioen edo horiei loturik edo horien mende dauden entitateen titulartasuna duten musika eskolentzako diru-laguntzen kontzesioa arautzea, 2016. urtean, ikastetxe horien mantentze-lanetarako eta funtzionamendurako.
3.–Oinarri arautzaileak.
(http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/15992/Subvenciones-a-las-Escuelas-Municipales-de-Musica-2016).
Diru-laguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura:
1. Eskaera egiten duten musika eskolek gehienez 1.200 euro jasoko dute 2014-2015 ikasturtean eskolan matrikulatu eta 2015-2016 ikasturtean lanbideko edo goi mailako musika ikasketa arautuen Espainiako ikastetxe batean sartzen den ikasle bakoitzeko.
Aurreko lerroaldeko diru-laguntza, guztira, 120.000 eurotik gorakoa bada, gehieneko diru kopuru hori atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleen artean proportzionalki banatuko da.
Tuterako “Fernando Remacha” musika eskola atal honetatik aparte uzten da, izan ere, Tuterako Udalak berariazko hitzarmen bat dauka Hezkuntza Departamentuarekin sinatua musikako lanbide ikasketak egoki finantzatzeko.
2. Puntuazio bat emanen zaio musika eskola bakoitzari, bertan matrikulatutako ikasleen arabera. Bost atal baloratuko dira, ponderazio indize hauei jarraikiz:
A.–Puntu bat, LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako hasierako ikasle bakoitzeko, hau da, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 2. idatz-zatiak aipatzen dituen lautik zazpi urtera bitarteko ikasle bakoitzeko.
B.–1/3 puntu, LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako musika tresnaren eskolak, eta ez bestelakorik, hartzen dituen ikasle bakoitzeko, betiere abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.a artikuluan sartuta badaude.
C.–1/3 puntu, LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako irakasgai osagarrien eskolak hartzen dituen ikasle bakoitzeko, zortzi urte edo gehiago badituzte, eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.b artikuluan sartuta badaude edo eskolako kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzen badute, foru dekretu beraren 9.1.c artikuluak dioenarekin bat.
D.–2,5 puntu, LOEren 48.3 artikuluan ezarritako ikasketa arautugabeetako instrumentu edo kantuko ikasle bakoitzeko (Hezkuntza Departamentuak baimendutako instrumentu espezialitateetan betiere), ikasleek zortzi urte edo gehiago badituzte, eta aldi berean irakasgai osagarrien eskolak hartzen badituzte edo ahots eta instrumentu taldeen jardueretan parte hartzen badute, 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.b eta 9.1.c artikuluetan ezarrita dagoen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentu-praktikako ikasleen eta irakasgai osagarrietakoen edo instrumentu eta/edo kantu taldeetakoen arteko gutxienekoa.
E.–Gainera, beste 2,5 puntu emanen dira harpa, kontrabaxua, fagota, tronpa, tuba-bonbardinoa eta biola espezialitateetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, betiere ikastetxeak aurreko lerroaldean azaldutako baldintza betetzen badu modu orokorrean.
Atal honetan azaltzen den ikasleen adinaren baldintzaren ondorioetarako, aipatzen den adina 2015. urtean bete beharrekoa da.
A, B, C, D eta E ataletako puntuak batuta ateratzen dena izanen da musika eskola bakoitzaren puntuazioa.
Eskola eskatzaileen artean atal honetan banatu beharreko diru kopurua kalkulatzeko, eranskin honen 3. atalean adierazitako kopuruari 6.1 ataleko behin-behineko guztirakoa kenduko zaio.
Puntu bati dagokion balioa kalkulatzeko, aurreko lerroaldean ateratako emaitza eskola guztiei esleitutako puntuen baturaz zatituko da.
Eskola bakoitzari emandako puntuazioarekin eta puntu bati dagokion balioarekin kalkulatuko da eskola bakoitzarentzako diru kopurua.
Aurreko lerroaldean adierazitako moduan musika eskola bakoitzarentzat kalkulatutako diru kopuruari 6.1 atalean adierazitako moduan eskola horrentzat kalkulatutako diru kopurua gehituta, emaitzak ezin izanen ditu gainditu oinarri hauen 5. atalean ezarritako mugak.
Zenbateko horrek 5. atalean ezarritako mugetakoren bat gaindituz gero, muga horretatik gorako zenbatekoa kenduko zaio zenbateko horri.
3. Eskola eskatzaile guztien 6.1 eta 6.2 ataletako zenbatekoen batura eranskin honen 3. atalean adierazitako zenbatekoaren azpitik badago, soberakina banatuko da 5. atalean ezarritako mugak gainditu gabeko diru-laguntzak jaso dituzten musika eskolen artean.
Horretarako, 6.2 atalean ezarritako prozedura erabiliko da, kontuan izanik aurreko lerroaldea aplikatu ondoren geratzen den dirua dela banatu beharrekoa.
Eskola bakoitzarentzat 6.1, 6.2 eta 6.3 atalak baturik kalkulatzen den behin-behineko zenbatekoak ezin izanen ditu gainditu 5. atalean ezarritako gehieneko mugak.
4.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak 2016ko aurrekontuko “Musika eskolentzako diru-laguntzak” izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura emanen dira. Gehienez ere 1.820.283 euro banatuko dira.
5.–Eskaerak aurkezteko epea.
Onuradun izaten ahal direnek eskabidea aurkeztu beharko dute, deialdia argitaratzen denetik 15 egun balioduneko epean.
6.–Beste datu batzuk.
Legezko ordezkariak aurkeztu beharko du eskaera, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak erabaki bidez horretarako ahalordea emanda. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
–Musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabakia, eskaera aurkezten duen legezko ordezkariari ahalordea ematen diona.
–Entitatearen estatutuak, udal bati lotutako edo haren mendeko entitateak direnean. Aurreko urteko deialdian aurkeztutako datuetan aldaketaren bat izan bada soilik aurkeztu beharko da dokumentazio hori.
Musika eskolek, 4.2 atalean aipatutako agiriez gain, ondoko hauek erantsiko dizkiote eskabideari:
Eskolak berak luzatutako ziurtagiria, 2015-2016 ikasturtean musika ikasketa arautuetara igaro diren ikasleen zerrenda erakutsiko duena (izen-deiturak eta 2014-2015 ikasturtean zein programatan egon diren matrikulaturik adierazita), halako ikaslerik baldin bada.
Musika-ikasketa arautuetako, lanbide ikasketetako edo goi mailako ikasketetako Espainiako ikastetxeek luzatutako ziurtagiriak, ikasle horiek 2015-2016 ikasturtean maila horietako kurtso osoak egiteko matrikulaturik daudela azaltzen dutenak.
Musika eskolaren diru-sarrera eta gastuen 2015eko aurrekontu gauzatua edo burutua, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsia. Aurrekontu horretan zehaztuko dira, gutxienez, udalak edo horri loturik edo horren mende dauden entitateek jarritako diru-sarrerak, Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntzaren bidez jasotakoak eta beste administrazio publiko batzuek eta partikularrek emandakoak. Gastuen aurrekontu gauzatuan gutxienez hauek zehaztuko dira: irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean benetan egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta kontserbazio gastuak (III. eranskina).
Eskolaren diru-sarrera eta gastuen 2016ko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko lerroaldean aipaturikoak zehaztuko dituena (IV. eranskina). Hori izan ezean, 2015eko aurrekontu gauzatua hartuko da kontuan.
Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2015-2016 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.
Diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko erabiliko diren datuen laburpena (V. eranskina). Datu horiek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Arte Ikasketetarako Atalera bidalitako Ikastetxea Antolatzeko Dokumentuan agertzen direnak bezalakoak izanen dira.
Iruñean, 2016ko martxoaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.
Iragarkiaren kodea: F1604483