73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 259/2015 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 259/2015 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta, non diren jakiterik ez baitago, Minas Espina SLri, Contratas y Destierres SLri eta Antracitas de Arlanza SLri jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, 2016ko ekainaren 16ko 10:15ean ager daitezen 101. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik), honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko martxoaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1603481