73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1055/2014 prozedura

Iruñean, 2016ko martxoaren 21ean.

Resurrección Ganuza Jacoisti andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1055/2014 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da 2015eko azaroaren 19an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.

Eta LTN Gestión Cargo SLUri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko martxoaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1603483