4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 1050/2015 prozedura
Iruñean, 2016ko martxoaren 21ean.
Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1050/2015 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Esther Adebisi Dawodu andrea epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Esther Adebisi Dawodu andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko martxoaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel María Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1603503