73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 565/2015 prozedura arrunta

Aditzera ematen da goian aipatu prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, finka baten izaera pribatiboa erreklamatzeko, eta erabaki dela demanda tramitera onartzea eta alderdi demandatua epatzea, 2015eko abenduaren 29ko dekretuaren bidez; hauexek dira, hitzez hitz, horren izenburua eta xedapen zatia:

Bakarra.–Prozedura arrunta eskatzeko, Juan Torres Delgado prokuradore jaunak, Alicia Serrano Vinacua andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Paulino del Cerro Gonzálezen legezko jaraunsleen aurka aurkeztu dituen aurreko idazkia eta dokumentuak banaketa-txandan jasorik, egin bitez 565/2015 zenbakiaz erregistratu diren autoak.

Xedapen zatia:

Erabaki dut:

1.–Juan Torres Delgado prokuradore jaunak, Alicia Serrano Vinacuaren izenean eta hura ordezkatuz, Paulino del Cerro Gonzálezen legezko jaraunsleen aurka aurkeztutako demanda tramitera onartzea, prozesua prozedura arruntaren arauen bidez gauzatzeko; bertan agertutzat ematen da eta alderdi da prokuradore hori, frogatu duen ordezkaritza duela, eta haren bitartez burutuko dira eginbide hau eta hurrengoak.

2.–Alderdi demandatua epatzea eta hari demanda eta erantsitako dokumentazioa igortzea, erantzuna eman dakion epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean.

Ohar bekie alderdi demandatuei epearen barrenean agertzen ez badira auzi-iheslari deklaratuko direla (PZLaren 496.1 artikulua), eta prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar dutela judizioan (PZLaren 23. eta 31. artikuluak).

3.–Egin bedi epatzea auzi-jartzaileak adierazitako helbidean; horretarako, Justizia Administrazioaren letraduak behar diren idatzagiriak eginen ditu.

Ohar bekie bi alderdiei prozesu hau gauzatzean helbide aldaketarik gertatuz gero, berehala jakinarazi behar diotela organo judizial honi.

Lehen eskaerari buruz: adierazpenak egindakotzat jotzen dira.

Bigarren eskaerari buruz: ez da bidezkoa, alderdi demandatzaileak 2015eko abenduaren 11n aurkeztu baitzuen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela idatziz, Justizia Administrazioaren letradu honi aurkeztua, jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean. Hala ere, inpugnatutako ebazpena aurrera eramanen da.

Eta Paulino del Cerro Gonzálezen legezko jaraunsleak epatzeko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2016ko martxoaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Tomas Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1603368