73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-A-29

Dorre Elortzibarko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Elortz ibaia.

Hargunearen udalerria: Noain (Elortzibar) (Nafarroa).

Hartzailea: ureztalurrak eta nekazaritza (ureztatzea).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,04 l/s.

Hargunearen UTM koordenatuak: (615.259; 4.731.793) 30 zona. (ETRS89).

Gehieneko bolumena urtean (m³): 420.

Aprobetxamenduaren xedea ura zuzenean hartzea da, 0,55 l/s-ko uneko emaria jasotzeko gaitasuna duen motoponpa baten bidez. Ura 35 m³-ko biltegi malgu bateraino garraiatu beharko da, eta bertatik ura ureztatu beharreko eremura eramanen da grabitatez. Hartzen den ura Noaingo 5. poligonoko 259. lurzatian 0,46 hektarea ureztatzeko erabiliko da (Elortzibar, Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko martxoaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1604058