3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-A-101
Ana San Martín Morotek eta José María Induraín Morionesek honako datu eta ezaugarriak dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Ibilgua: Mediano ibaia.
Hargunearen udalerria: Burutain-Anue (Nafarroa).
Hartzailea: abereentzako hornidura.
Hargunearen koordenatuak: (613.705; 4.753.701) 30T zona (ETRS89).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,01166.
Gehieneko bolumena urtean (m³): 39,361.
Aprobetxamenduaren xedea ura hartzea da, 1,16 l/s-ko gehieneko emaria bultza dezakeen 1,45 kW-ko motoponpa mugikor bat erabiliz, ura lau erregulazio biltegitara eramateko (bakoitza m³ batekoa) 100 metroko luzera eta 50 mm-ko diametroa duen mauka baten bitartez. Ura abeltzaintzarako erabiliko da: ardi aziendako 20 buru, 53 hegazti eta 21 untxi.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko martxoaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1604049