3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Bardeako ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko tarifa onesteko proposamena, 2016. urtekoa
2016ko martxoaren 31n, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Bardeako Ubideko eremu ureztagarriko ura erabiltzeko 2016ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
a) Nekazaritzako erabiltzaileek 29,6964116941 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.
Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 63.232,57 hektareei 229.494,57 euroko zenbatekoa kenduko zaie kontzeptu horrengatik.
b) Hornidura eta industria erabileretako erabiltzaileek 0,0185602573 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.
c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0074241029 euroko tarifa ordainduko dute kilowatt-orduko.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2015eko apirilaren 4an.–Zuzendari teknikoa, e.o., Ustiapeneko zuzendari ondokoa, Alfonso Mariscal de Gante López.
Iragarkiaren kodea: E1604188