73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Ekonomia eta finantza plana onestea

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2016ko martxoaren 18an egindako bilkuran, aipatutako ekonomia eta finantza plana onetsi zuen, 2015erako.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoa bete beharrez, ekonomia eta finantza plan onetsia iragarki bidez sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakitera emateko bakarrik.

Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen esku dago, hura ere jakitera emateko bakarrik.

Garesen, 2016ko martxoaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1604105