2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Xehetasun azterlana Ardoi sektoreko H-13 unitate morfologikoan
Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2016ko apirilaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko H-13 unitate morfologikoaren xehetasun azterlanaren espedientea, Isga Inmuebles SAUk sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Zizur Nagusian, 2016ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1604306