73. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko zerga

Vianako Udalak adierazi du Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2016ko maiatzaren 3an bukatuko dela.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Vianan, 2016ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1604112