2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Sarrigurengo kirol hiriaren eta Eguesibarko udal kiroldegiaren barne araubidearen erregelamenduko aldaketa
Behin betiko onespena
Jendaurreko aldia igaro da eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua aplikatuz, honako honen aldaketa behin betikotzat jo beharra dago:
SARRIGURENGO KIROL HIRIAREN ETA EGUESIBARKO UDAL KIROLDEGIAREN BARNE ARAUBIDEAREN ERREGELAMENDUA
Erregelamenduko artikulu hauek aldatzen dira, gisa honetan:
5. artikuluan eranstea.–Udalaren kirol instalazioetako kuota ordaintzen duten abonatuak sartzea:
Sarrigurengo Kirol Hiria.
Neguko denboraldia: erretegiak eta askaldegia.
Udako denboraldia: erretegiak.
8. artikulua.–Matrikulak eta abonatuen kuotak ordaintzeko era.
Paragrafo hau eranstea:
Udalaren kirol instalazioen abonamendua duten guztiak hileroko ordainketaren modalitatera pasako dira kirol instalazioaren kasuan kasuko ordainagiria ordaintzea egokitzen zaien unetik aurrera, tarifa hobaridunaren hartzailetzat jo eta gero.
9. artikulua.–Aldi baterako baja.
Lehenbiziko paragrafoa honen ordez aldatzea:
Lanagatik, ikasketengatik edo eritasun bategatik, hori behar bezala frogaturik, abonatuek ezin badituzte kirol instalazioak erabili gutxienez ere urtebete jarraian, idatziz eman beharko diote horren berri instalazioen kudeatzailetzari, gutxienez ere hilabete lehenago, honako agiri hauek aurkeztuz:
11. artikulua aldatzea.–Abonatuaren izaera galtzea.
Baja idatziz jakinarazi beharko du abonatuak, Kirolguneko harreralekuan emanen duten agirian. Interesdunak agiri hori beteko du, banakako aleetan, behar bezala sinatuak. Baja jakinarazten bada ordainagiria kobratu aurreko hileko 25aren ondotik, ez da hura itzultzeko eskubiderik izanen.
14 artikulua aldatzea.–Eguneko sarrera:
Eguneko sarrera eskuratzen ahalko dute hura eskatu eta aldi berean kategoria bakoitzeko ezarritako zenbatekoa ordaintzen dutenek.
Eguneko sarrera instalazioetan sartzean ordainduko da.
Eguneko sarrerarekin kirol instalazioan sartzen da, muskulazio aretoa kenduta, egun oso baterako. Sartzeko, behar den tiketa erakutsi beharko zaio harreralekuko langileari.
Eguneko sarreraren gibelaldean erosi duenaren NAN zenbakia agertuko da; edozein unetan eskatzen ahalko da hori jatorrizkoarekin egiaztatzeko.
Eguneko sarrera zilegi ez den edozein modutan erabiltzeak (faltsukeria, hirugarrenei ematea etab.) egunaren gainerakoan instalazioan sartzeko eskubidea galtzea ekarriko du.
Sarrera librea duten instalazioak: aldagelak, berdeguneak, erretegiak, askaldegia, igerilekuak, spa eremua, kirol pista, pilotalekua, padela eta tenisa (jarduera antolaturik edo erreserbarik ez badago, kuota ordainduta).
Eguneko sarrera dutenak ez dira instalazioetako abonatutzat joko.
15. artikulua. Sarrigurengo Kirolguneko neguko abonamendua.
Paragrafotik kentzea: Eskudirutan.
16. artikulua. Eguesibarko Udalaren kiroldegiko neguko abonamendua.
Paragrafotik kentzea: Eskudirutan.
17. artikulua. Eguesibarko Udalaren kiroldegiko udako abonamendua:
Paragrafotik kentzea: Udako abonamendua dirutan ordainduko da eta argazki bat, karnet neurrikoa, aurkeztu beharko da.
Gehitzea: Pilotalekua, padela, askaldegiak.
19. artikulua. Kirola egiteko erreserbak, laguntzaileentzako sarrera.
Paragrafo hau eranstea:
Jokatzeko denbora beste ordu batez luza daiteke, tokia ez badago erreserbaturik, baldin eta aurretik jakinarazten bazaie sarbideko kontrolekoei.
Laguntzailearen sarreraren gibelaldean erosi duenaren NAN zenbakia agertuko da; edozein unetan eskatzen ahalko da hori jatorrizkoarekin egiaztatzeko.
21. artikulua. (bis) Abonatuen adeitasunezko sarrera.
Paragrafo hau eranstea:
Kasuan kasuko abonatuak eskatu beharko du adeitasunezko sarrera. Eskaera sarreraz baliatzean egin behar da, ezin baita aldez aurretik egin.
Sarrera hau eskuratzen duena abonatuarekin batera sartu beharko da, hura izanen baita beti lagunaren arduraduna.
Adeitasunezko sarreraren gibelaldean erosi duenaren NAN zenbakia agertuko da; edozein unetan eskatzen ahalko da hori jatorrizkoarekin egiaztatzeko.
Kentzea:
Adeitasunezko sarrera eskudirutan ordainduko da.
28. artikulua. Arau orokorrak.
B paragrafotik kentzea: Tenis eta padel pistak.
B paragrafoan eranstea: Kasu horretan, bi orduko muga izanen du pertsona bakoitzak eguneko.
29. artikulua. Frontoiaren eta kirol pistaren arau berariazkoak.
C paragrafotik kentzea: Kasu horietako edozeinetan erreserbatzat joko da, eta dagokion tasa ordaindu beharko da.
30. artikulua aldatzea.–Arau orokorrak.
a) 18 urtetik goitiko abonatuek dute muskulazio gelan libre sartzeko eskubidea.
b) 14 urtetik 16ra bitarteko adingabeek, muskulazio gelan sartzeko, aitaren edo amaren baimena beharko dute. Adingabea tutoreak lagunduta sartuko da. Nahitaezkoa izanen da osasun azterketa bat aurkeztea.
Nahitaezkoa izanen da ikastaro bat egitea gelako monitorearekin. Monitorearen ordutegian sartu beharko da muskulazio gelan.
c) 16 urtetik 18ra bitarteko adingabeek, muskulazio gelan sartzeko, aitaren edo amaren baimena beharko dute. Nahitaezkoa izanen da osasun azterketa bat aurkeztea.
Nahitaezkoa izanen da ikastaro bat egitea gelako monitorearekin. Monitorearen ordutegian sartu beharko da muskulazio gelan.
d) Muskulazio gelako monitoreak eta instalazioaren ardura duten langileek aginpidea dute instalazioak gaizki erabiltzen dituzten pertsonei kargu hartzeko eta, azken neurri gisa, handik bidaltzeko, baldin eta bazterrak nahasten badituzte, makineria gaizki erabiltzen badute eta erabiltzaileen osotasun fisikorako arriskutsuak baldin badira.
e) Muskulazio gelara sartzeko, nahitaezkoa izanen da kirolerako arropa eta oinetakoak janztea, karrikatik ekartzen direnak erantzita.
f) Muskulazio gelaren erabiltzaileek, pisuak altxatzen aritu ondoan, pisuak beren lekuan utziko dituzte, gela txukun egon dadin.
g) Aitzinetik osasun azterketa egiteko gomendatzen zaio erabiltzaileari.
h) Udala eta instalazioa kudeatzen duen enpresa ez dira izanen muskulazio gelan dauden aparatu eta materialekin erabiltzaileek egiten duten erabilera okerraren erantzule, ezta haien osasun egoerarena ere.
31. artikulua.–Eguesibar udal kiroldegiko abonatuendako arau berariazkoak.
Paragrafotik kentzea: Eskudirutan eta ikastaroa eginda.
Aldatzea 33 artikulua.–Arau orokorrak.
a) Espazio horietara 18 urtetik gorako abonatuak baizik ez dira sartuko, baita haurtxoendako ikastaroetan eta igeriketa berezian parte hatzen dutenak ere. Salbuespen gisa, adingabeak sartzen ahalko dira Udalak, enpresa kudeatzailearekin batera, hori erabakitzen duenean.
b) 14 urtetik 16ra bitarteko adingabeek, span sartzeko, aitaren edo amaren baimena beharko dute. Adingabea tutoreak lagunduta sartuko da. Nahitaezkoa izanen da osasun azterketa bat aurkeztea.
c) 16 urtetik 18ra bitarteko adingabeek, span sartzeko, aitaren edo amaren baimena beharko dute. Nahitaezkoa izanen da osasun azterketa bat aurkeztea.
d) Instalazioko zuzendaritzak osasun azterketa egitea gomendatzen die erabiltzaile guztiei, kirol eremu horiek erabiltzea osasunaren aldetik komeni zaien ala ez jakin dezaten. Udala eta instalazioa kudeatzen duen enpresa ez dira erabiltzaileen osasun egoraren erantzule izanen.
e) Erabiltzaileek modu librean erabiltzen ahalko dute espazio hori, elementu bakoitzaren erabilpen denborei men eginez gero.
f) Higiene kontuengatik, xukadera bat erabili beharko da sauna idorrean.
g) Debeku da edozein osagarri (zundak, erlojua, etab.) manipulatzea.
h) Debeku da saunan eta aldameneko eremuan bizarra egitea, jatea eta hondarrak sortzen dituen edozein egintza.
i) Debekatuta dago liburuak, aldizkariak edo paperak sartzea.
j) Bainujantzia nahitaez erabili behar da, baita bainuko txano eta txankletak ere.
k) Debekatuta dago etzaulkien eremua aldagela gisa erabiltzea, arropa aldatzeko eta gorputza garbitzeko.
35. artikulua. Solariuma.
Paragrafoan eranstea: Olazko instalazioko harreran eta Sarrigurengo Beautyko harreran.
Aldatzea 37. artikulua:
a) Haur parkea 0-12 urte bitarteko haurrentzat da. Eguesibarko kirol instalazioen abonatuak izan behar dute.
b) Nahitaezkoa da erregistratzea sartzean eta haur abonatuaren txartela aurkeztea.
c) Abonatuak ez diren haurrek kasuan kasuko sarrera ordaindu beharko dute instalazioaren harreran. Arau berberei jarraituko diete.
d) Haur abonatuek lehentasuna izanen dute parkera sartzeko orduan.
e) Gurasoak edo tutoreak izanen dira une oro adingabeen jokabidearen erantzule.
f) 0-3 urte bitarteko haurrak heldu batek lagunduta egonen dira une oro. Haurra, 4 urte bete ondoren, bakarrik egonen da parkean, heldu batek lagundu gabe. Baina haurrak parkean bakarrik uzten dituzten gurasoek edo tutoreek hala jakinarazi behar diote arduradunari, harremanetarako sakelako telefono baten zenbakia utzi eta une oro aurkitzeko moduan eta instalazioaren barrenean egon.
g) Edukiera beterik badago, baimenduko da heldu bakarra egotea familia unitate bakoitzeko.
h) Gehieneko edukiera 53 pertsonakoa da (haurrak eta helduak barne).
i) Edukiera beterik jendea zain badago, ordubete egon daiteke gehienez. Gelako teknikaria arduratuko da abisua emateaz, bai sartzeko bai ateratzeko.
j) Adingabearen babes juridikorako urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoarekin bat, debeku da argazkiak egitea edo bideoak grabatzea haur parkearen barrenean.
k) Nahitaezkoa da galtzerdiak erabiltzea.
l) Higienearen arrazoiak direla eta, helduei ere gomendatzen zaie zapatak eranstea parkera sartzeko.
m) Ezin da oinutsik, bainujantzian edo biluzik sartu.
n) Ezin da jan ez edan barrutian, ura ez bada.
o) Haurren kotxeak ondoko eremuan egonen dira, horretarako utzi den horretan.
p) Norberaren gauzak armairuetan utzi behar dira.
q) Gelako teknikariak du agintea.
Ondoko kapitulua eranstea:
IX. KAPITULUA
Erretegiak
a) Urtero kirol instalazioetarako onesten den egutegian dago zehazturik zer ordutan irekitzen diren Sarrigurengo Kirol Hiriko komunak, erretegiak eta berdegunea.
22:00etatik aurrera sartu eta ateratzeko, instalazioko ate gidariduna erabili beharko da.
b) Baimenduko da abonatu gabeak kirol instalazioetara sartzea 21:00etatik aurrera, soil-soilik askaldegiak erabiltzeko, baldin eta abonatu batek lehenago eman baditu haien datuak instalazioetako harreran. 22:00etara arte, tornuak dituen ate nagusitik sartu beharko da, eta, ordu horretatik aurrera, berriz, ate gidaridunetik.
c) Sarrigurengo Kirol Hiriaren erabiltzaileek libreki erabiltzen ahal dituzte erretegiak, mahaiak eta aulkiak.
d) Barbakoak erabiltzeko, egur-ikatz soilaz baliatu behar da, eta, parrilarekin eta sukaldeko lanabesekin batera, kanpotik ekarri.
e) Barbakoaz erabili ondoren, errautsak urez itzali behar dira. Gero, handik kenduko dira, eta hondarrak garbituko.
f) Askaldegiko mahaiak eta aulkiak erabiltzen dituztenek hondarrik gabe utzi behar dituzte handik alde egitean.
g) Instalazioak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek gaizki erabiltzearen erantzukizuna, ezta instalazioari berari edo gainerako erabiltzaileei egindako kalteena ere. Izan ere, erantzukizun hori barbakoaren erabiltzaile bakoitzarena da.
h) Erabiltzaileek ezin dute instalazioarena ez den mahairik edo aulkirik paratu askaldegian.
39. artikulua. Arau orokorrak.
Paragrafoan eranstea:
14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteek gazteen abonamendu aktiboa eskura dezakete. Sartzeko, aitaren edo amaren baimena behar dute. Nahitaezkoa izanen da osasun azterketa bat aurkeztea.
II. KAPITULUA
Kirol ikastaroak eta igeriketakoak
I puntua kentzea:
K atala kentzea 42. artikuluan.–Erabiltzaileen betebeharrak.
k) Txartela aurkeztea Udalaren kirol instalazioetara sartzean, eta instalazioko langileek eskatzen dietenean. Norbaitek kirol instalazioetara sartzean txartela aurkezten ez badu, administrazioko langileek sarrera debekatuko diote. 12 urte behar dira, gutxienez ere, instalazioetan nor bere kasa sartzeko. Gurasoek edo tutoreek erantzun beharko dute adingabekoek edozer eginez gero.
44. artikulua. Arau-hausteen sailkapena.
Puntu hauek eranstea:
Hauek dira arau-hauste arinak:
h) Kirol instalaziotik ateratzea adingabe bat haur parkean utzita.
i) Kirol instalazioan ez egotea norberaren abonatu izaerarekin lortu diren adeitasunezko sarrerak edo laguntzaile sarrerak baliatzen diren bitartean.
Azken xedapena.–Ordenantza honen aldaketak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2016ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1603747